XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ume euskeldunentzako lenengo irakurrkizunak.

Gau osoan lo-egin dot.

Goizean, amak itzarrtu nau.

Goiz ederr-epela zan.

Txoriak zugatzetan txioka egozan.

Yagi ta yantzi naz.

Gero, belauniko.

Goiko-Yaunari otoiegin dautsot, bere laguntza egunerako eskatzen.

Goizaldu ondoren, guraso ta anai-arrebei musu emon dautset.

Eta gero, ikastolara etorri naz.

Yardukizunak: Gabarrtean zer egin dozu? Noiz itzarrtu zara? Nork itzartu zau? Zer ikusi dozu lenen? Eta zer entzun dozu? Zer egin dozu itxarrtu ezkero? Zer da otoi? Zergatik Yaun-Goikoari otoi-egin? Zertarako? Nor da Yaun-Goikoa? Zer da goizaldu? Zergatik musu-emon dautsezu guraso ta anai-arrebei? Maite al-dozuz? Ikastolara zertara zatoz?.

Ikastolara belutxu eldu naz.

Ikasle asko egozan.

Baña batzuek uts-egin dabe.

Irakasleak txiliña yo dau.

Gustiok zutundu gara.

Askaldiko otoya egin dogu.

Ostera yezarri gara.

Irakasleak itandu dau.

Banaka erantzun dogu.

Gero, gustiok batera.

Irakurri dogu.

Idatzi dogu, banaka erkiñean.

Gero, batera ingietan idazkorrtzaz.

Zenbatu dogu.

Abestu be bai.

Ikastaldia amaittu da.

Gustiok etxeratu gara.

Yardukizunak: Zergatik eldu zara belu ikastolara? Ondo egiña al-da iñora belu eltzea? Zelan esaten yako belu eltzen danari? Beluti.

Ta zelan inoiz bez belu eltzen ez danari?- Tinel.

Zer ete-da oba, beluti ala tinel izatea? Ikastolari uts-egitea ondo egiña alda? Uts-dagianak ezer ikasi al'legi? Ezer ez dakiana, ezertarako gauza izan al'ledi? Ikastolan zer egin dozu? Irakasleak zer egin dau? Zer, ostera, beste ikasleak?.